Ekarpen zerrenda


Arloa Arlo honetan zerbait gehitu nahi duzu? Arlo honetan zerbait aldatu nahi duzu? Arlo honetan zerbait kendu nahi duzu?
1. Sistemaren ezaugarriak 8. puntua: Puntu honetan, gehitu nahiko nuke ezin ahaztu dezakegula diglosia egoera batean gaudela. Beraz, hizkuntza aniztasuna bermatu behar da (hizkuntzen aniztasuna esaten dugunean, gaztelera eta euskararekin batera, gainontzeko hizkuntzak ere kontuan hartu beharko genituzke), baina argi izaten badugu lehentasuna euskarak izan behar duela. Hau argitzea ezinbestekoa da.
2. Sistemaren subjektuak Legitimitatea legalitatearen gainetik: Herritarren legitimitatearen babesa baldin badago, legedia ezin daiteke muga izan, legeak gure beharrei erantzuteko baitaude eta beharrak aldatzen badira legeak ere aldatu behar dira. Horregatik, desobedientziaren praktika instituzionala landu eta existitzen diren esperientzia ezberdinak ezagutu eta ahal den neurrian praktikan jarri beharko liratekeela uste dut, gure beharrak asetuko dituen legeak sortzeko.
2. Sistemaren subjektuak Udalaren eginkizunetan kokatuta eta legediari kaso eginez hautetsiek dute ardura eta erantzunkizuna herriko gaien inguruan erabakitzeko, baino bileran azaldu bezela, posible da herritarrak gai konkretu baten inguruan erabaki nahi izatea edo "herria" hautetsien udal esparruko erabaki batekin ados ez egotea(legitimoki eta teknikoak ez diren kasuetan adibidez) eta legeak edota protokoloak hautetsiei bermea edo azken hitza beraie ematen dietelako herriko gehiengoaren aurka joatea(legalki). Hori ekiditziko eta herritarren hitza legedidadetik atera gabe bermatzeko, tresnak jarri behar dira, hau da, partehartze prozesu garantista( Erreferendum-a, herri galdeketa, aukeraketa, inkesta etab...) Zestuako Udaleko parte hartze araudian 17. eta 18. artikuluetan zentsuaren % batek eskatuta, edozein Gai/erabaki-aren inguruan galdetu dezake eta gero parte hartzea eta gero partaidetza zentsuaren % baten arabera loteslea izango litzateke edo udal gobernuaren araberakoa. nik uste artikulu horiek biltzen dutena (aldaketa gutxi batzuekin) legea errespetatuz herritarren legitimitatetik abiatuz erabakietan benetan parte hartzea...
5. Udalaren informaziorako, arretarako eta komunikaziorako sistemak Orain harte udalak webgunean eskeintzen dituen albiste eta bestelako harpidetza aukeretatik (whatsapp, email-a etab...) herritarrei ere, osoko bilkuretako aktak, bandoak, alkatetzaren ebazpenak eta herritarren parte-hartzearen prozesuen inguruko dokumentazioa jasotzea ezinbestekoa ikusten dut.