Partaidetza prozesua hiriko eragileekin

Donostiako Udalak, Parisko goi-bileraren ondoren, klima-aldaketarako estrategia eguneratzeko premia du, 2030 eta 2050erako gida-lerro nagusiak zehaztearekin batera. Lan hori hiriko eragile nagusiekin, herritarrekin eta Udaleko sail guztiekin batera egin nahi du. Ekarpen horiek bideratzeko apiriletik abendura lau foro antolatu dira. Hiriko Mahai eta Kontseilu Sektorialetan ere aurkezpenak egin dira.

Lehendabiziko Foroa maiatzaren 23an egin zen, 19:00etan, Udaletxeko Osoko Bilkura-gelan.

Gaian sakontzeko berariazko lan-taldeak eratu dira.

Gainera, #PartaidetzaOn plataforma honen bidez ere, edonork ekarpenak egiteko bidea egongo da.

2. eta 3. Foroak udazkenean egingo dira, eta aurrez jakinaraziko dira. Ekintzarako proposamenak landuko dira horietan.

4. Foroan azken dokumentuaren gainean lan egingo da.

Prozesuaren helburua da iazko abenduaren 12an Parisen klima aldaketaren gainean lortutako akordioaren haritik, gure hiriak datozen hamarkada hauetan ingurumen aldetik izango dituen erronken eta helburuen gaineko eztabaidatzea. Hala, Donostiako Udalaren proposamena gogoeta eta eztabaida aldi bat izatea da, hiriak ingurumen arloan izango duen estrategiaren inguruan jarduteko, gure konpromisoak eta erronkak ere Parisen hartutako konpromisoaren eta europar, espainiar eta euskal erronken ildotik joan daitezen, orain asko ez dela aurkeztu duten "2050erako Klima Aldaketaren Euskadiko Estrategia”-ren ildotik, konparazio baterako. Estrategia honen bidez, beste gauza bat ere lortu nahi dugu: gutako bakoitzak eguneroko gauzetan klima aldaketari ahalik eta gutxien eragiteko moduan jardutearen garrantzia eta beharra azpimarratzea, hain zuzen ere. 

Hau izango da prozesuaren eskema: