“Klima Estrategia DSS 2050” ekimenaren barruan, ekainean zehar hainbat tailer egin ziren, hain zuzen ere, hauek: hondakinak, mugikortasuna, hirigintza, lurra-ura-biodibertsitatea, energia eta osasuna. Bileretan guztira ehun eta berrogeita hamar lagun inguruk hartu zuten parte, eta saioetan izan ziren administrazio publikoetako arduradunak eta teknikariak, hainbat enpresatako adituak, unibertsitateetako irakasleak, ikerguneetako adituak eta beraien konturatuko profesionalak, baita “+55” udal-programako lagun-talde bat ere.

Tailerretan oso gai interesgarriak planteatu dira, eta sortutako dokumentuak hemen daude ikusgai. Tailerren arabera, hiru motatakoak daude: gai horri dagokion diagnostikoa, galderen erantzunak eta erronkak, aukerak eta erresistentziak. Honako gai hauek proposatu ziren, besteak beste:

Amaitzeko, Pilotatze Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie tailerretan parte hartu duten guztiei, egin dituzten ekarpenengatik, eskainitako denborarengatik eta egindako ahaleginarengatik, eta etorkizunean ere parte hartzen jarraitzera gonbidatu eta animatu nahi ditu.


Erantsitako fitxategiak