1. FOROA
2016ko maiatzaren 23a, astelehena
Alfonso Gurpegi Gune Publikoetako, Ekologiako eta Festa Jardueretako zinegotzi ordezkariak ongi etorria eman eta saioaren nondik norakoak azaldu zituen.
Ongi etorria eman eta prozesua kontestuan jartzeko hitza hartu zuten Eneko Goia alkateak, Kepa Korta Estrategia Bulegoko buruak, Pablo Berastegui Donostia2016ko Zuzendariak, Josu Benaito Ingurumen Zuzendariak eta Jon Abril Elhuyar Aholkularitzako teknikariak.
Prozesuaren nondik norakoak eta diagnostikoaren ondorio nagusiak aurkeztu ostean, partaideak binaka jarri dira eta Donostiak Klima-aldaketari aurre egiteko estrategikoan dituen egiteko edo erronka nagusiak zerrendatzeko eskatu diegu. Ondoren, lauko taldetan jarri eta erronka nagusiak zehazteko eskatu diegu. Hau izan da emaitza:
1. TALDEA
- Etorkizuneko erronka nagusiak: mugikortasuna, hondakinen kudeaketa eta energia efizientziarekin lotutakoak.
- Horiez gain, ingurumen kulturaren inguruko pedagogia eta kontzientziazioa.
2. TALDEA
- Epe motzera: itsasbazterra; kausa-efektu zuzena dagoelako.
- Horrez gain, kezka: gai izango al gara behar diren eraldaketak gauzatzeko? Gaur egun erruduna ez da industria; herritar guztiak gara arduradunak.
- Lehenik herritarra informatu egin behar da. Gazteak dira garrantzitsuak.
- Bestalde, turismoak desoreka sortzen du ingurumenari dagokionez. Landu egin beharko da nola arautu gai hori: ur-kontsumoa, hondakinen sorrera …
3. TALDEA
- Gai izango al gara beharrezko neurriak abian jartzeko?
- Tenperatuta igoerak eragina izango du kostalden, baina baita saneamenduan ere. Azterketa egin beharko litzateke.
- Optimistak gara. Aurreko gaiekin ados gaude, energia-efizientzia, erreken gaia, baita turismoaren gaiarekin ere. Kontzientziazioa landu behar da. Beste erronka bat: ekonomia iraunkorra.
4.TALDEA
- Hondakinak jaistea helburu izanda, mugikortasuna eta aipatutakoak. Baina hondakinen murrizketari lotuta, hirigintza aipatu nahi dugu batez ere, eta honen barruan planifikazioa, helburura iristen lagunduko digun diziplina gisa.
- Eta beti, zeharka kontzientziazio ekologikoa. Norberarengandik hasi behar dugu. Harro gaude erreakzionatu izanaz, baina adi egon behar dugu baliabide gutxi dutenak kanpo ez geratzeko.
5. TALDEA
- Arazoak, uholdeak, “bero-irla efektua”…
- Erronketako bat da lur urbanizatua gutxitzea. Isurketekin gero eta arazo handiagoak ditugu. Euri-ura aprobetxatzeko gaitasun-falta dugu. Ziklo hidrologikoak errespetatu behar ditugu. Irizpide eta baliabideak behar ditugu urbanizatzean, uraren ziklo naturalaren aukeraz baliatzeko.
- Eredugarri izan gaitezke gai horretan euri-uraz baliatzeko azpiegiturak sortzen baditugu.
6. TALDEA
- Arintzea. Garraioa eta mugikortasuna. Politika publiko eraginkorrak. Udalak Europako beste hiri batzuen bideari jarraitu beharko lieke gai horietan aurrera egiteko apustua egitean. Petrolioaren errekuntzan oinarritutako kotxeak hiriguneetatik atera beharko lirateke (Amsterdam, Stockholm,…).
- Itsasertzearen gaia kritikoa da. 2 graduen kontua mundu mailako batez bestekoa da. Hori lortuta ere, inguru asko egongo dira non 3 gradutik gora izango diren. Gu klima mediterraneotik gertu gaude eta inpaktua oso handia izan daiteke. Herritarrek ulertu behar dute eszenategi optimistenean ere eragina gogorra izango dela.
7. TALDEA
- Mugikortasunari buruz aritu dira; baita energia eta hirigintzari buruz ere.
- Horiez gain, talde honetako kideentzat ere turismoa kezkagarria da. Hotel berriek energetikoki iraunkorrak izan beharko lukete, energia-eskaera minimoa izan dadin. Herritarrak zorrotzagoak izan beharko genuke kontsumoari dagokionez. Kontsumoa minimizatu beharko genuke.
- Baina horiez gain, euri-uraren aprobetxamendua, itsasertzea…beste hainbat erronka ditugu.
8. TALDEA
- Mugikortasuna berriz ere pentsatu
- Herritarrak kontzientziatu
- Mugikortasunaren garrantzia iraunkortasunaren ikuspegitik landu
- Garraio publikoaren garrantzia azpimarratu
- Kontzientziazio ekologikoa, neurriak hartzearekin batera eta sentsibilizazioarekin.
Erantsitako fitxategiak