Aurtengo udan, “Donostia Klima Aldaketaren aurrean” izeneko argazki-lehiaketa antolatu zuen Donostiako Udalak, Argazkilari Elkartearen laguntzarekin. 50 argazki baino gehiago jaso ziren, eta horietan, herritarrek klima aldaketaren aurrean duten pertzepzioa ikus daiteke.

Bai lehiaketa, bai erakusketa, Klima Aldaketara Egokitzeko Plana idazteko Udala egiten ari den lanaren barruan koka daitezke. Jasotako argazkiek erakusten dutenez, herritarrak hasiak dira klima-aldaketarekin lotzen hainbat alderdi: ekaitzek gurean eragindako kalteak, batetik bestera mugitzeko bitarteko ez-motordunak erabiltzea, hondakinak birziklatzea, argiaren kutsadura zaintzea… Halaber, proposamen futurista batzuk ere izan dira. Guztiak ikusteko, onena da erakusketa ikustea.

Erakusketa hori Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen Pasealeku Berriko egoitzan ikusi ahal izango da, urriaren 24tik azaroaren 6ra bitartean.


Erantsitako fitxategiak