Berotegi-efektuko gasen pilaketak beste errekor bat gainditu du 2015ean: CO2 metaketa milioiko 400 parterena baino handiagoa da atmosferan. Meteorologiako Munduko Erakundeak adierazi duenez, Industria aurreko Aroan, milioiko 278 parterena zen CO2aren kontzentrazioa atmosferan, eta orain arte sekula ez zuen gainditu 400 parteren langa; etorkizunean, gainera, ez da hortik jaitsiko, belaunaldi askotan.

Erakundearen arabera, "El Niño" fenomenoak eragina izan du CO2 pilaketaren hazkundean. Izan ere, fenomeno horrek ekarritako beroaldiaren ondorioz, lehorte eta sute larriak gertatu dira hainbat eskualdetan, eta horrek gutxitu du CO2 kopurua xurgatzeko basoek duten berezko gaitasuna.

Datuak ematez gain, ohar bat ere egin du Erakundeak: "CO2 isurketak geldiarazten ez baditugu, ezingo diogu aurre egin klima-aldaketari, eta ez dugu lortuko tenperaturen berotzea gehienez bi gradu bitartekoa izatea".

 


Erantsitako fitxategiak