Berotegi efektuko gasen kopurua % 21 jaitsi du Donostiako Udalak 5 urtean

Donostiako Udaleko Ingurumen Atalak badaramatza urte batzuk berotegi efektua egiten duten gasen inbentarioa egiten, nola udaleko hala udalerrikoa.

Inbentarioak, izan ere, funtsezko erremintak dira isuriak murrizteko egiten diren ekintzen eraginkortasuna ebaluatzeko. Hori dela eta, 2011z geroztik, ISO 14064 arauaren arabera egiten du Udalak inbentarioa, eta kanpoko ikuskaritza baten bidez egiaztatzen da gero hura, ondo eginda dagoela ziurtatzeko.

Udalak egiten duen inbentarioak, udal departamentuek isuritako berotegi efektuko gasak ez eze, udalaren erakunde autonomoek eta baltzu publikoek isuritakoak ere hartzen ditu kontuan.

2015eko inbentarioa dagoeneko egiaztatuta dago: 18.675 t CO2 isuri dira, 100 kg CO2 biztanleko. Horrek, 2010ean baino % 21 gutxiago esan nahi du. Urte hartan egin zen aurreneko aldiz inbentarioa lehen esan dugun arauaren arabera. Isuriak gutxitzen lagundu duten alderdiak ibilgailuek gasolio gutxiago erretzea eta argindar gutxiago gastatzea izan dira, baina, batez ere, 2012az geroztik energia berriztatzaileetatik sortutako argindarra kontsumitzea Udalak; izan ere, energia berriztatzaileetatik sortutako argindarrari ez baitzaio berotegi efektuko gasik sortzea atxikitzen.

Udal inbentarioen dokumentua hemen ikusgai.


Erantsitako fitxategiak