Europar Batasunak proposamen bat onartu du barrura begira, herrialdeka, 2021-2030 epealdian negutegi-gasen emisioak murrizteko sektore ez-industrialetan (garraioa, eraikuntza, nekazaritza…). Oraindik ere helburu nagusiari eutsi egiten dio Batasunak: gas horien emisioak 2005. urtearekiko % 30 murriztea 2030ean.

Proposamena egiteko, Europar Batasunak herrialde bakoitzaren gaitasunak kontuan izan ditu, eta betetzeko aintzat hartzen da ekitate-irizpide bat, biztanle bakoitzeko Barne Produktu Gordinaren araberakoa.

Ahalegin handiena herrialderik garatuenek egin beharko dute. Horrela, Europar Batasunak murrizketa hauek eskatzen dizkie: Alemaniari, Europako lehen ekonomiari, % 38; Frantziari, % 37; Britainia Handiari (Brexitaren ondoren zintzilik), beste % 37…; oro har, ekonomia aberatsenek % 35-40 artean murriztu beharko dituzte emisioak.

Espainiak, berriz, % 26 murriztu beharko ditu emisioak. Talde ekologisten eta kontserbazionisten ustez, kopuru hori ez da inondik ere nahikoa, ahalegin hori huskeria delako, batez ere Espainiako emisioak gainbehera joan direlako nabarmen 2007tik, krisiaren ondorioz.

 

Proposamena osorik: hemen


Erantsitako fitxategiak