Mahai teknikoak: ekainean osatu diren 8 mahai teknikoetan ehunen bat partaide bilduko dira.
Lurralde-saioetan parte hartzeko aukera izango da irailean. Plan Estrategikoaren zirriborroari buruzko seiren bat aurkezpen egingo dira Nafarroako euskualde ezberdinetan.
Euskarabidearen webgunean jasoko da planaren informazioa eta irailean herritarrek ekarpenak egiteko aukera izango dute prozesu publikoa irekitzen denetik hurrengo hilabetean, #PartaidetzaOn plataforma honen bidez.
Iragarriko diren egunetan foro irekiak izango dira herritarren parte-hartze zuzena ahalbidetzeko (iraila-urria)