#PartaidetzaOn partaidetza-prozesuak lantzeko Elhuyarrek sortu duen tresna teknologikoa da. Parte hartzeko bestelako bideak zabaltzen ditu, eta baliagarria da partaidetza presentziala sustatzeko eta hobetzeko. Herritar gehiagorengana iristeko aukera ematen du, bai eta aurrez aurreko partaidetza-prozesuetan alderdi kuantitatiboak pisu handiagoa izateko ere.
Tresna honen bidez, partaidetza-prozesuaren jarraitutasuna eta informazioaren gardentasuna bermatzen dira; izan ere, IKT tresnak eskura jartzen ditu herritarrak subjektu aktibo bihur daitezen, administrazioaren eta herritarren arteko harremana errazten du, eta baliagarria da gobernu onerako praktiketan sakontzeko.
Tresnak kudeatzaileen lana errazten du, prozesu presentzial eta telematikoko informazioa bateratzeko aukera ematen baitu.
Parte-hartzea oinarri duen edozein prozesutan, berebiziko garrantzia dute komunikazioak eta informazioaren kudeaketa gardenak. Alderdi horiek indartzea eta hobetzea bilatzen du webguneak:
Tresnak, halaber, parte hartzeko beste bide bat izatetik harago, komunitatea sortzeko eta eztabaida sustatzeko erreminta ere izan nahi du.
Plataformak integraturik dituen teknologiei esker, beste aukera hauek ere eskaintzen ditu: